SORMEN POLOAK

Zer dira Sormen Poloak?

Programa honen bidez benetako enpresa batek proposatuko duen egiazko erronka bati irtenbidea aurkitzen ikasiko duzu “learning by doing” eta “solving problems” (egiten ikasi) metodologiak aplikatuz. 

Heziketa programa lantaldetan gauzatuko da (5 pertsonetako taldeak, gutxi gora behera) eta parte-hartzaileek tutore baten laguntza edukiko dute prozesu osoan zehar.  

Parte hartzeko baldintzak

  • 18 eta 30 urte bitarteko adina izatea.
  • Langabezian egotea (edo lanaldi murriztua edukitzea).
  • Goi zikloko formazioa edo Unibertsitateko ikasketak edukitzea (edo 4. mailako ikaslea izatea).
  • Ingenieritza, diseinua, moda, arkitektura, kazetaritza, zuzenbidea, enpresaritza... ikasketak edukitzea.

SAIOEN DATAK ETA ORDUAK

Saioak urriaren 23an, 28an eta 30ean eta azaroaren 4an, 6an, 11an, 13an, 18an eta 20an izango dira. 

Bi talde aurreikusi dira: 

  • 1 TALDEA: astearte eta ostegunetan 10:00etatik 13:00ak arte Zuatzuko PIA eraikinean.
  • 2 TALDEA: astearte eta ostegunetan 15:00etatik 18:00ak arte Zuatzuko PIA eraikinean.

*Saioetara joatea derrigorrezkoa da. 

Lan metodologia

hainbat gaitasun identifikatu ditugu, eta hauek hezkuntza programaren 9 saioetan landu eta garatuko ditugu. Gaitasunak 3 bloketan multzokatuta daude:

  • Oinarrizko gaitasunak
  • Gaitasun teknikoak
  • Gaitasun ekintzaileak

Erronkari irtenbidea aurkitzeko 6 etapa dituen “Berrikuntzen diseinua” erreminta erabiliko da.

  1. Ezagutzaren integrazioa
  2. Alternatiben esplorazioa
  3. Konponbideen prototipoen araketa 
  4. Konponbiderik onena
  5. Taldeen arteko sozializazioa
  6. Irtenbidearen aurkezpena
  7.  

*Heziketa programa amaitzean ikasleek diploma bana jasoko dute Sormen poloetan parte-hartu izanaz ziurtatuz.

Informazio gehiago: poloscreativos.transcreativa@gmail.com / 943 21 88 99