Erabilerraztasuna

Mundu fisikoan eta birtualean, webguneek herritar guztien erabilerraztasunerako eskubidea bermatu behar dute, arazo fisiko, sentsorial edo kognitiboak izateagatik inor baztertu gabe.

Europar Batasuneko Kontseiluaren 2002ko martxoaren 25eko erabakiaren arabera, Europar Batasunak estatu-kideak bultzatzen ditu eduki digitalen erabilerraztasunaren beharra kontuan hartzera. Gomendio horri jarraituta, 34/2002 Legeak, uztailaren 11koak, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoak, agintzen du herri administrazioek beharrezko neurriak hartu behar dituztela pertsona desgaituek eta adineko pertsonek herri administrazioen web-orrien edukietan sartzeko aukera izan dezaten, 2005eko abenduaren 31 baino lehen era orokorrean onetsi ziren edukien erabilerraztasunari buruzko irizpideekin bat etorrita.

www.transcreativa.eu webgune honen diseinua egiterakoan, kontuan hartu dira aipatutako WAI ekimenean emandako jarraibideak, erabilerraztasuna bermatze aldera.

Horretarako, orriak XHTML eta CSS2 kodeketa-lengoaiak erabiliz programatu eta maketatu dira. Lengoaia horiek web orrien erabilera errazten diete, bai ezgaitasunik ez duten bisitariei, bai ezgaitasunen bat dutenei. Era berean, lengoaia horiei esker, argiagoa eta koherenteagoa da nabigazioa, orriak bistaratzeko edozein gailu mota erabilita ere.

Erabilerraztasuna hobetzeko hainbat neurri hartu dugu, eta, besteak beste, honako hauek dira neurri nagusiak:

Irudiak:
Testu-eran ikusteko aukerako bertsioak sartu ditugu.
Testuen tamaina:
Erabilitako iturriek dimentsio erlatiboak dituzte; horrela, erabiltzaileak bere tamaina kontrola dezake, erabiltzen ari den nabigatzailetik.
Diseinua, nabigazioa eta interaktibitatea:
Webgune osoan nabigazio koherentea lortzen saiatu gara, web-orrien egiturazko eskema berberei jarraituz.
Esteka zuzenak:
Esteka zuzenak sartu dira orrien edukietan sartu ahal izateko.
Javascript-en erabilera:
Webguneekin interakzioan jarduteko, Javascript erabiltzea beharrezkoa izatea saihestu da. Era berean, informazioa bere aurkezpen grafikotik banatu da. Horrela, nahi izanez gero, erabiltzaileek abiadura handiagoz nabigatu ahal izango dute edukietatik, nabigatzailean orrien estiloen deskarga desgaitu ondoren.