Proiektua

Transcreativa project working meeting

Asmoa

TRANSCREATIVA proiektuaren helburua SUDOE guneko Kultura eta Sormen Industriak Gizarte Berrikuntzaren alorrean leku estrategikoan kokatzea da, hain zuzen, jardunbide egoki bilakatuz. Proiektuak garapen ekonomikoa (teknologien transferentzia) eta kohesio soziala (langabezian dauden gazteak lan mundura hurbildu eta haien enpleagarritasuna hobetu) uztartu nahi ditu.

TRANCREATIVA Interreg IV B SUDOE (SOE3/P1/E529) programak finantzatzen du eta bere liderra Sinnergiak Social Innovation zentroa da (Euskal Herriko Unibertsitatea).

Helburua

TRANSCREATIVA proiektuak sei ekintza nagusitan oinarritzen da.

  • IKERKETA: Kultura eta Sormen Industrien mapa orokor eta estrategikoa osatzea. Ikerketa honekin, lurraldekako Kultura eta Sormen Industrien egituraren argazkia atera eta sektoreko erakundeen profilean oinarritutako mapa tridimentsionala (ahalmen teknologia, berrikuntzarako gaitasuna eta garapenerako estrategiak) sortu nahi dugu.
  • ESKU HARTZEA: Herrialde bakoitzean Sormen Polo bana sortu eta garatu nahi dugu. Hiru Sormen Poloak Hub Virtual batekin izango dira harremanetan. Esku Hartze mota honek hiru helburu osagarri izango ditu.
    • Gaitasunen araberako ikasketarako guneak sortuz, langabezian dauden gazteen giza kapitala eta enpleagarritasuna hobetzea,.
    • Langabezian dauden gazteek Kultura eta Sormen Industrietan erakundeak sortu ahal izan ditzaten, esperientzia pilotuak gauzatzea (enpresa teknologikoak, kooperatibak eta enpresa sozialak).
    • Kultura eta Sormen Industrietan oinarritutako enpresei laguntzeko, teknologia prototipoak sortuko eta helaraziko dizkien gune bat egituratzea.
  • TRANSFERENTZIA: Teknologia prototipoak garatzea. Sormen eta Kultura Industrietako enpresen lehiakortasuna eta herrialdeko posizionamendua hobetzeko balioko duen teknologia transferentzia bermatzea da helburua.
  • ZABALPENA: Proiektuaren emaitzak bide ezberdinen bidez zabalduko dira: artikulu akademikoak, herrialdeko politikak sortu ahal izateko txostenak, ekintzen txostenak, prentsa oharrak, sare sozialak, herrialdekako eta herrialdeen arteko mintegiak.
  • HEDAPENA: Proiektuaren pausoak formalizatuko ditugu, herrialdeen kohesio soziala bermatuko duen garapen ekonomikoa bideratu ahal izateko. Era berean, aipatu ekintzak, Europako gainontzeko herrialdetara hedatzea da asmoa.
  • EBALUAZIOA: Proiektuan gauzatutako ekintzak eta haien inpaktua ebaluatuko ditugu. Horrela, proiektuaren eta haren inpaktu sozialaren (gazteen enpleagarritasuna), inpaktu enpresarialaren (erakunde berriak sortu eta teknologia prototipoak helaraztea) zein veste herrialde batzuetara zabaltzeko estrategiaren monitorizazio sistema bat garatuko dugu.

Esperotako emaitzak

  • Herrialde bakoitzean, Kultura eta Sormen Industrietako sektore estrategikoak eta haien dinamika berritzaileak, gaitasun teknologikoak eta garapenerako estrategiak identifikatzea. Sektoreko dinamikak islatzen dituzten sei dokumentu akademiko eta Herrialde bakoitzeko Kultura eta Sormen Industriak bultzatuko dituzten politika publikoak aurrera eraman ahal izateko txosten bat sortzea.
  • Herrialde bakoitzean Sormen Polo bana eta hiruak lotuko dituen Hub Virtuala martxan jartzea. Ikasketa eta transferentzia gune horietan, gazte langabetuak, Kultura eta Sormen Industrietako erakundeak, erakunde publikoak, unibertsitateak eta agente teknologikoak jarriko dira harremanetan, praktika ezberdinen bidez.
  • Sei teknologia prototipo gauzatzea, Kultura eta Sormen Industrietako 90 enpresa harremanetan jarriz. Gazte langabetuak buru izango dituzten 12 erakunderen sorkuntza sustatuko da.
  • Proiektuan parte hartzen dugun herrialdeetako 240 gazte langabeturentzat gaitasunen araberako (enpleagarritasuna) hiru ikasketa gune martxan jartzea.
  • Sormen Poloetako kapitalizazio estrategia garatzea eta haren ekintza nagusiak Europako beste herrialde batzuetan txertatzea.