Transcreativa egitasmoak Kultura eta sormen industriak: mapak, telnologiak eta gazte berrikuntza izeneko jardunaldiarekin amaiera ekitaldia izan du gaur. Egun osoko jardunaldia izan da; goizean, Euskadiko, Aquitaniako eta Portugalko bazkideak, Sormen Poloetako partaideak eta sektoreko enpresetako ordezkariak TalentHouse eraikinean elkartu dira.
Sormen estrategiak eta Transcreativa estrategiaz aritu dira, eta esperientzia ezberdinak partekatzeko aukera izan da. Besteak beste, orain arteko emaitzen berri eman dute, landutako prototipoak aurkeztu dituzte eta Sormen Poloetako esperientzia azaldu dute.
Bost ponentziek osatu dute goizeko egitaraua: Kultura eta Sormen Industrien trebakuntza eta nazioartekotzea; Transcrerativa: Sormen Industria eta Gizarte Berrikuntza; Teknologiaren erabilera ICC-en sektorean; ICC sektorearen mapa orokorra eta Eskuduntzak eta enprelgu sustapena sormen sektorean.
Arratsaldean, talde-dinamikak
Talent House eraikinetik 2016Gunera lekualdatu da jardunaldia arratsaldean. Transcreativako bazkideek enpresa eta gazte sortzaileei eman diete protagonismoa, eta talde-dinamika batean bildu dira. Aurrez, Pablo Berástegui Donostia 2016ren zuzendariak harrera egin die.
Euskal Herriko, Portugalgo eta Akitaniako gazte sortzaileek parte hartu dute talde-dinamikan, eta sormen industrian enplegua sustatzeko gakoen inguruan aritu dira. Landu dituzten proposamen guztietan ideia berritzaileen apustua egin dute, enpresariak erakartzeko asmoz, beti ere, norberaren gaitasunak nabarmenduz.
Amaieran, Transcreativa: ideia berritzailea enplegu berritzaile batentzako lehiaketako proposamen onenak saritu dituzte.