Lege Oharra
www.transcreativaproject.eu web-orriaren eta bertan jasotako edukien eta elementuen jabetza intelektualaren eskubideen titularra Transcreativa da.
Transcreativak eskubidea dauka webgunean, konfigurazioan edo aurkezpenean bildutako informazioa edonoiz eta aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe aldatzeko eta eguneratzeko.
Webgunean sartzearen eta han jasotako informazioa erabiltzearen erantzule bakarra webgunearen erabiltzailea izango da.
Transcreativak ez dauka inolako erantzukizunik webgunean aipatzen diren edukietara konektatzeagatik edo besteren esteketan sartzeagatik sor daitezkeen arazoen aurrean.
Pribatutasuna
Interesdunak eman dituen datuak dagokion prozedura edo jarduera betetzeko aurreikusita dauden xedeetarako baino ez dira erabiliko.
Datu horiek ez dira inola ere erabiliko, eta ez zaizkio beste bati lagako, interesdunak argi eta garbi ados dagoela adierazi ezean, edo Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren (EAO, 298. zk., 1999ko abenduaren 14koa) 6.2. eta 11.2. artikuluetan ezarritako balizkoetako bat gertatu ezean.
Lehen aipatu dugun 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, datuen jabeak datuak edonoiz eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haiei aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango ditu, arauz ezarritako prozedurari jarraituta.