Transcreativa proiektuaren lehen urratsak

2012/12/03

Sinnergiak Social Innovation zentroa (UPV/EHU) buru duen Transcreativa proiektua aurkeztu zen iragan azaroaren 30ean, Donostian. Euskal Herriko, Akitaniako eta Coimbrako bazkideak izan ziren Euskal Herriko Unibertsitateko Ibaetako Campusean, Carlos Santamaria eraikinean, egin zen ekitaldian.

Kultura eta Sormen Industrietako, administrazio publikoko, sektore pribatuko eta unibertsitateko eragileek Transcreativa proiektua ezagutzeko aukera izan zuten aipatu aurkezpenean. Halaber, Kultura eta Sormen Industrietako erakundeak proiekturako gerturatzeko mintegi bat burutu zen.

Informazio gehiago