Transcreativa proiektuaren Sormen Poloaren hasiera

2014/02/28
  • SINNERGIAK Social Innovation (UPV/EHU)k bultzaturiko Transcreativa europar proiektuaren baitan jasotzen den Sormen Poloa martxoaren 4 hasiko da Donostia-San Sebastian 2016 Europar kultur hirigintzaren egoitzan. Egitasmo hau europar proiektuak bere baitan jasotzen dituen exekuzio faseko egitasmoen baitan barneratzen da. Sormen Poloari hasiera emango dion talde pilotoak, sei astez konpetentzietan eta erronkei erantzuna emateko metodologian trebatuko ditu gazteak, beti ere Sormen eta kultur industriekin erlazioa duten erakunde eta enpresak aurkezturiko kasuekin, eta gazteen lan-bideratze eta ekintzailetza sustatzeko asmoarekin.

 

  • Proiketuaren metodologiak Sormen eta Kultur Industrien posizionamenduan jartzen du ardatza, SUDOE espazioaren baitan Gizarte Berrikuntzarako praktika onen moduan ekonomiaren garapena nahiz sustapena (transferentzia teknologikoa) eta gizarte kohesioa (gazteen ekintzailetza eta lan bideragarritasuna) bultzatzeko.

 

  • Sormen Poloan parte hartzeko edo informazio zabalago bat jasotzeko jarri harremanetan contact@sinnergiak.org helbide elektronikoan.