Transcreativak, Dantzaz konpainiaren erronka aurkeztu du Sormen Poloan

2014/03/04

Transcreativa (Intereg IV B SUDOE) proiektuaren baitan garatzen hasi den Sormen Poloaren talde pilotoak, konpetentzietan oinarrituriko trebakuntzarekin hasi da Dantzaz Konpainiak aurkezturiko erronka bide dela.

  • Dantzaz Konpainia Sormen eta Kultur Industrien erakundea da, lehen enplegurako plataforma moduan sortua Euskadin eta europar bokazioduna. Dantzari europarrekin lan egiten duen erakundea da Dantzaz, arte eskeniko eta dantzan formazioa, lan profesionala konpainian edota dantzarienganako aholkularitza edota motibazioa eskeintzen duena.

 

Hurrengo bideo honetan Dantzaz konpainiaren arduradunak beraien hitzetan azaltzen dute euren lan eta erakundea; eta halaber Sormen Poloan parte hartzen duen Talde Pilotoak erantzuna eman beharko dion erronkaren aurkezpena. Informazio gehiago Dantza Konpainiari buruz: http://www.dantzaz.net/